Dokumentu berria
Erabili Dokumentu berria fitxa, 'Hiperesteka' elkarrizketa-koadroan, dokumentu berri baterako hiperesteka ezartzeko eta aldi berean dokumentu berri hori sortzeko.
Egin klik barra estandarrekoHiperesteka ikonoan, eta sakatu Dokumentu berria
Dokumentu berria
Zehaztu dokumentu berriaren izena, bide-izena eta mota.
Editatu orain
Dokumentu berria sortu eta berehala ediziorako irekiko dela zehazten du.
Editatu geroago
Dokumentua sortu baina ez dela berehala irekiko zehazten du.
Fitxategia
Sartu URL bat hiperesteka sakatzean irekiko den fitxategia zehazteko.
Hautatu bide-izena
Hautatu bide-izena elkarrizketa-koadroa irekitzen du, bide-izen bat hautatu dezazun.
Fitxategi mota
Dokumentu berriaren fitxategi mota zehazten du.
Beste ezarpen batzuk
Markoa
Ireki nahi duzun estekatutako fitxategian sartu markoaren izena edo aurrez zehaztutako markoa hautatu zerrendatik. Koadroa hutsik uzten baduzu, fitxategi estekatua uneko arakatzaile-leihoan irekiko da.
Inprimakia
Hiperesteka testu gisa edo botoi gisa txertatuko den zehazten du.
Gertaerak
Esleitu makroa elkarrizketa-koadroa irekitzen du, bertan "sagua objektuaren gainean" edo "exekutatu hiperesteka" bezalako gertaerei programa-kodea eslei diezaiekezu.
Testua
Hiperestekaren testu ikusgaia edo botoi-epigrafea zehazten du.
Izena
Sartu izen bat hiperestekarentzat. LibreOffice IZENA etiketa txertatuko du hiperestekan.