Gorde honela
Uneko dokumentua beste leku batean edo beste fitxategi-izen edo fitxategi mota batekin gordetzen du.
Atal honek LibreOfficeGorde honela elkarrizketa-koadroa azaltzen du. LibreOfficeIreki eta Gorde elkarrizketa-koadroak aktibatzeko, aukeratu LibreOffice - HobespenakTresnak - Aukerak - LibreOffice - Orokorra, eta gero hautatu Erabili LibreOffice elkarrizketa-koadroak Ireki/Gorde elkarrizketa-koadroaren arean.

Dokumentu bat txantiloi modura gordetzeko, erabili Fitxategia - Txantiloiak - Gorde txantiloi gisa komandoa.
Konektatu zerbitzariarekin
Hainbat zerbitzari-motarekin (WebDAV, FTP, SSH, Windows Share eta CMIS, besteak beste) konexioa konfiguratzeko erabil daitekeen elkarrizketa-koadroa irekitzen du.
Igo maila bat
Mugitu karpeta bat gora karpeten hierarkian. Klik luzea goragoko karpetak ikusteko.
Sortu karpeta berria
Karpeta berria sortzen du.
'Tokiak' gunea
Tokirik "gogokoenak" bistaratzen ditu, alegia, tokiko edo urruneko kokaguneetara joateko lasterbideak.
Bistaratze-area
Erabiltzailea dagoen karpetako fitxategiak eta karpetak bistaratzen ditu.
Fitxategi-izena
Idatzi fitxategi-izen bat edo bide-izen bat fitxategirako. URL bat ere sar daiteke
Fitxategi mota
Hautatu gordetzen ari zaren dokumentuaren fitxategi-formatua. Bistaratze-arean, fitxategi mota horretako dokumentuak bistaratuko dira soilik. Fitxategi motak Iragazkiak inportatzeari eta esportatzeari buruzko informazioa aukeran azaltzen dira.

Gorde beti dokumentua LibreOffice fitxategi mota batean, kanpoko fitxategi mota batean gorde aurretik. Kanpoko fitxategi mota batera esportatzean, formatu-ezaugarri batzuk galdu egin daitezke.
Gorde
Fitxategia gordetzen du.
Gorde pasahitzarekin
Erabiltzaileak fitxategia ireki aurretik sartu behar den pasahitz baten bidez gordetzen du fitxategia.

LibreOffice XML-based formatua erabiltzen duten dokumentuak gorde daitezke pasahitz baten bidez.
Editatu iragazki-ezarpenak
Kalkulu-orrien gordetzeko aukerak ezar daitezke datu-fitxategi mota batzuetan.
Hautapena
LibreOffice Draw eta Impressen hautatutako objektuak bakarrik esportatzen ditu beste formatu batera. Koadro hau ez bada markatzen, dokumentu osoa esportatzen da.

Edozein fitxategi motan esportatzen ari bazara, dokumentu osoa esportatzen da.