Bete ausazko zenbakiak
Bete gelaxka-barruti bat, hautatutako banaketa-funtzioaren eta haren parametroen arabera automatikoki sortutako ausazko zenbakiekin.
Datuak
Gelaxka-barrutia
Definitu ausazko zenbakiekin beteko den gelaxka-barrutia. Aurretik barruti bat hautatu baduzu, hemen bistaratuko da.
Ausazko zenbakien sortzailea
Banaketa
Ausazko zenbakien sortzailerako banaketa-funtzioa.
Baliozko banaketa-funtzioak eta horien parametroak honakoak dira:
Banaketa |
Parametroak |
Uniformea |
|
Osoko zenbaki uniformea |
|
Normala |
![]() Sortutako zenbakien batezbestekoak eta desbiderapen estandarrak ez du zertan elkarrizketa-koadroan txertatutako balioen berdina izan behar. |
Cauchy |
![]() Sortutako zenbakien batezbestekoak eta sigmak ez dute zertan elkarrizketa-koadroan txertatutakoen berdinak izan behar. |
Bernoulli |
|
Binomiala |
|
Chi karratua |
|
Geometrikoa |
|
Binomial negatiboa |
|
Aukerak
Gaitu hazi pertsonalizatua
Ezarri ausazko zenbakien sortzailearen hasierako balioa Hazi balio ezagun baten arabera.
Hazia
Ausazko zenbakien sortzailearen algoritmoa hasieratzeko ezarritako balioa. Ausazko zenbakien sortzailea hasieratzeko erabiltzen da, sasi-ausazko zenbakien sekuentzia bera errepikatzeko. Zehaztu zenbaki positibo oso bat (1, 2...) sekuentzia jakin bat sortzeko, edo utzi eremua hutsik eginbide hori behar ez baduzu.
Gaitu biribiltzea
Trunkatu zenbakia Dezimalak balioa erabiliz.
Dezimalak
Sortutako zenbakien dezimal kopurua.