Area
Ezarri hautatutako marrazkiaren betetzeko aukerak.
Kolore, gradiente, itzaleztadura, bi koloreko eredu eta bitmap-eredu pertsonalizatuak gehi ditzakezu zerrenda lehenetsietan, geroago erabiltzeko.
Gelaxkaren, errenkadaren eta taularen atzeko planoaren hautatzailea
Hautatu taulako zein objekturi beteko zaioan atzeko planoaren area.
Bat ere ez
Ez bete hautatutako objektua.
Gradientea
Orri honetan hautatutako gradiente batekin betetzen du objektua.
Bit-mapa
Orri honetan hautatutako bit-mapa batekin betetzen du objektua. Zerrendari bit-map bat gehitzeko, ireki elkarrizketa-koadro hau, sakatu Bit-mapak fitxa, eta ondoren sakatu Gehitu / inportatu.
Eredua
Orri honetan hautatutako bi koloreko eredu batekin betetzen du objektua.
Itzaleztadura
Objektua orri honetan hautatutako itzaleztadura-eredu batekin betetzen du.
Betegarri-aukerak modu azkarrean hautatu daitezke Marrazki-objektuaren propietateak tresna-barrako zerrenda-koadroetatik.
Hautatu hautatutako marrazkian aplikatu nahi duzun betegarri mota.